Bertsozaleak asetzeko moduko hilabetea izanen dute Lesakan. Azaroaren 2an, bertso gaztain jate saioa antolatu zuen Bortzirietako bertso eskolak, udalaren eta Euskara Mankomunitatearen laguntzaz. Pintxoak eta gaztainak dastatu bidenarbakoan, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolarien saio ederra aditzeko aukera izan zuten Basurde elkartea ttiki utzi zuten 70 bat bertsozalek. Josu Goikoetxea izan zuten gai-jartzaile.
Aitzinera begira, azaroaren 9an, Andra Mari Zahar Etxean, siesta garaian bertso saioa eskainiko dute, puntako bertsolariekin.
Azaroaren 23an, Lesaka eta Markinako bertsolarien arteko desagioa eginen da 23:30etik aitzinera Haizegoa Ostatuan.
Azaroaren 28an, azkenik, ferietako ohiko saioa eskainiko dute Lesakako Plaza Zaharrean Unai Agirre eta Julio Soto bertsolariek.