Berako dantzari eta musikari ohien taldeak ortziralean eginen du aurtengo lehendabiziko entsegua

Ttipi-Ttapa 2013ko azaroaren 7a

Berako dantzari eta musikari ohien taldea.

Ilunabarreko 8etan egin dute hitzordua Eztegara pilotalekuan

Dantza dela edo musika dela, jende aunitz mugitu izan da Beran betidanik eta horren bidetik sortu zuten joan den urtean Berako dantzari eta musikari ohien taldea. Aurten ere lanean segitu nahi dute eta aurtengo lehendabiziko hitzordua Eztegara pilotalekuan egin dute ortziralean, 20:00etan.

Dantza dela edo musika dela, jende aunitz mugitu izan da Beran betidanik. Batzuk Gure Txokoa Dantza Taldean ibiltzen dira, bertzeak Udal Musika Eskolan... Baina badira talde horietatik kanpo daudenak ere eta horiek guztiak biltzeko asmoz sortu zuten joan den urtean Berako dantzari eta musikari ohien taldea. Aurten ere lanean segitu nahi dute, eta lehendabiziko entsegua ortziralean, azaroak 8, eginen dute Eztegara pilotalekuan. 20:00etan egin dute hitzordua.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun