Azaroaren 2an egin zen Bortzirietako Euskaraz Bizi Nahi Dut Krossa Lesakan Ikusi argazkiak. Lehenik bertso eskolako ikasleek bertso pare bat kantatu zuten, kirolari eta kirolari ohiek adierazpena irakurri zuten, eta gero lasterketak egin ziren, kategoria eta distantzia ezberdinetan banatuak. Ondotik, patinete eta bizikleta akrobaziak ikusteko aukera izan zen plazan, baita Euskaraz Bizi nahi dut koreografia ere eta taloak dastatzeko eta materiala erosteko aukera arkupetan.
Partehartzaile guziek bere diploma jaso zuten eta diploma horretan zeuden zenbakiekin produktu ezberdinen zozketan ere parte hartu zuten.