Sare sozialen inguruko trebakuntza saioa eskainiko da Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Lander Arbelaitz kazetariaren lana aski ezaguna da sare sozialetan. Berak emanen du trebakuntza saioa azaroaren 6an Matxinbeltzenean. Artxiboko argazkia

Lander Arbelaitz Argiako kazetari eta adituak emanen du hiru orduko ikastaroa

Sare sozialen inguruko hiru orduko trebakuntza saioa antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Azaroaren 6an emanen da Lesakako euskaltegian, Matxinbeltzenean, 17:00etatik aitzinera, teknologia berrien eta sare sozialen euskarazko erabilera bu­l­tzatzea, eta bereziki euskara ikasleak motibatzeko helburuarekin.
 
IZEN EMATEA AZAROAREN 5A BITARTE
Lander Arbelaitz, Argiako kazetaria eta sare sozialetan aditua izanen da trebatzailea. Izen emateko epea urriaren 28tik azaroaren 5era zabalik izanen da, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko 948 634125 telefonoan edo euskara@bortziriak.org helbide elektronikoan. Euskara ikasleek, solaslagunek eta langabetuek doan izanen dute saioa eta gainerakoek 10 euro ordaindu beharko dute. 12-15 laguneko taldea osatu nahi dute. 
Eskura izanez gero, ordenagailu eramanga­rria eramatea eskatzen zaie parte hartzaileei, baina bertan ere hiruzpalau izanen dira uzteko. Parte hartze ­ziurtagiria ere emanen da ikastaro bukaeran.
Edukiei dagokienez, zer den sare sozial bat, zeintzuk diren sare sozialik erabilienak, zer komunikatu daitekeen sare sozial batean, zein abantaila duen norberarentzat edo norbere enpresarentzat sare sozialetan aritzeak, nola eman daitekeen alta sare sozialetan eta behin alta emanda zein ohitura hartu behar diren sare sozialetan emandako alta eraginkorra izateko ikasiko dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun