Larunbatean filmeak eta antzerkia

Nerea ALTZURI 2013ko urriaren 31

Azaroaren 2an, eskolako guraso elkartearen eskutik, 16:30etik aitzinera, haurrentzako filmak izanen dira Baskulan. Lehendabiziko marrazki bizidunak ja­rriko dira ttikienentzat eta 17:30 aldera, koxkorragoentzat filma izanen da. Krispetak ere banatuko dira egonaldiaz gozatzeko.
 
Ilunabarreko 8etan berriz, Zirika Zirkusen Patxila Lamur helduen­tzako antzezlana ikusgai izanen da eskolako gimnasioan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun