Giro bikaina II. Gazte egunean

Irune eta Itsaso 2013ko urriaren 31

Amaia Zelaieta; Irune Elizagoien

Urriaren 12an ospatu zen II. gazte eguna. Gosaria izan zuten gazteek La Basque jatetxean eta ondotik paella txapelketa egin zuten frontoian. 60 bat lagun bildu zen bazkaltzera. Arratsaldean jokuak egin zituzten eta ilunabar aldera trikipoteoa. Gauerako jende andana hurbildu zen Herstura, Zopilotes Txirriaos, Soñadores Natos eta DJ Mattin Maia ikustera. Egun polita pasa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun