Jendetsua izan zen usategietako igandea

Irune eta Itsaso 2013ko urriaren 31

Eguraldi ezinhobea egin zuen eta jende aunitz hurbildu zen urriaren 20an usategietara. 14 uso erori ziren sareetan eta han suertatu zirenek, usoak sareetatik nola ateratzen zituzten ikusteko zortea izan zuten. Goizean hurbildutakoek saski eder baten zozketan parte hartzeko boletoak erosi ahal izan zituzten, eta Azpeitiko batzuk suertatu ziren saridunak. 
 
Bisiten inguruan be­rriz, aurten inoiz baino jende gehiago ari da animatzen bisitak egitera (tartean baita herritar batzuk ere, espreski antolatutako bisitetan). Usategietako igandean 52 lagunek egin zuten bisita. Goizean Li­zaie­tan egon zen talo pos­tua hagitz arrakasta­tsua izan zen. Arra­tsalde-ilunabarrean ere plaza in­gurua beteta egon zen eta Kupela taldearen ­erromeria doinuekin egunak akabera polita izan zuen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun