Umeek jolasteko parke dotore eta apaina gelditu da Antepatan. Gazte Asanbladako kideek, gurasoek eta bertze laguntzaileek zenbait asteburutan auzolanean, paretak eta aulkiak koloretsu margotu dituzte eta argazkian ageri den mural polit hori ere marraztu dute. Ea oraingoan ez den hormak zikintzen eta zirriborratzen duen bertze “laguntzailerik” agertzen…