Euskaraz bizi nahi dut krosa larunbatean

Aitor AROTZENA 2013ko urriaren 31

Aitzineko alean aipatu genuen bezala, azaroaren 2an eginen da Bortzirietako Euskaraz bizi nahi dut krosa Lesakan. Baina kirolaz gain, egitarau zabala pres­tatu dute larunbat arra­tsalderako, kirol munduan euskara erabiltzeko mezua zabaltzeko asmoarekin.
 
• 16:00etan: Izen ematea eta kamiseta salmenta.
• 16:45ean: Beroketa.
• 17:00etan: Kirolarien adierazpena, zinta mozketa eta lasterketak abiatzea (gogoan izan maila ezberdinak eta atatxi-amatxien­tzat ere, 500 metroko lasterketa eginen dela).
• 17:00etan: Bertsolariak.
• 18:30ean: Skate, patin eta bizikleta erakustaldia.
• 19:00etan: Diploma banaketa eta zozketa.
• 19:30ean: Koreografia. Euskaraz bizi nahi dut.
• 20:00etan: Opilak eta edatekoa. Musika eta besta giroa.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun