XV. Kafe-Antzerki Zikloa

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Berako Euskara Batzordeak, Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Mankomunitatearen laguntzaz antolatutako Kafe-Antzerki Zikloaren hamabosgarren edizioa azaroaren 1ean, ortziral a­rratseko 10:00etan abiatuko da Ikuilu ostatuan, Oihan Vegaren Euskararen espektakulue ikuskizunarekin.

Azaroaren 8an, or­tziral arratseko 10:00e­tan Lixoia ostatuan Balitzen hioa antzezlana aurkeztuko du Begiradak taldeak eta azaroaren 16an, larunbat arra­tseko 10:00etan, Tartean­ Teatroa taldeak Lingua Nabajorum taularatuko du Kultur Etxean. Bi lehenbizikoak doan dira, baina azken honetan 7 euroko sarrera ordaindu beharko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun