Tolosako Nazioarteko Lehiaketan parte hartzera datorren Alemaniako Saarbrücken Kammerchor ganbera abesbatzak emanaldia eskainiko du azaroaren 3an, igande arratsaldeko 8etatik aitzinera Kultur Etxean.
Abesbatza 1990an sortu zuen gaur egun ere zuzendari den George Grün-ek eta 20 emakume eta 20 gizonek osatzen dute. Sarrera 6 euro kostako da eta Berako Abesbatzako edozein kideri eskatzen ahal zaio.
Bertze aldetik, urriaren 26an Donostian kantatu zuen Berako Abesbatzak eta azaroaren 17an Igantzin abestuko du.