Gaixotasun mentala eta zahartzaroaren inguruko formazio saioa antolatu zuen Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak urriaren 25ean Ainhoa Arburua psikologoarekin. 21 lagunek arte hartu zuten formakuntza saioan eta interesgarria suertatu zen, oraindik orain ezezagunak baitira buruko eritasunak boluntario moduan lan egiten dutenendako.
Izan ere, boluntarioek auniztan lagun egiten diete eritasun hauek dituzten pertsonei eta aunitzetan eritasun horiek ez dituzte ezagutzen, ez dakite nola jokatu eta zein baliabide erabili pertsona horiekin egoterako orduan. Ezezagutza horren ondorioz, boluntarioak ez dira ausartzen gauza berriak egiten. Formakuntza saio honetan eritasun horiek hurbilagotik ezagutu zituzten boluntarioek eta eriekin nola lan egin ikasi zuten.
Bertze aldetik, Lurraren Egunean ere bere postua jarri zuen Elkarrizan taldeak, bollondres izan nahi duten pertsonak lortzeko.