80 korrikalarik parte hartu dute Lizuniagako Igoeran

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 28a

80 korrikalarik parte hartu zuten Lizuniagako Igoeran. Utzitako argazkia

Gizonezkoetan Victor Madejon irundarra nagusitu zen eta emakumezkoetan Maika Ariztegi iturendarra

Eguraldi hagitzez hobea izan arren, joan den urtean baino kirolari guttiago bildu zen larunbatean Lizuniagako Igoeran. Denera 80 korrikalari atera ziren proba nagusian eta bertze hainbat neska-mutiko ibili ziren lehenago ttikiagoei zuzendutako probetan. Ikusi argazkiak

Proba nagusiari dagokionez, gzonezkoen artean Victor Madejon irundarrak irabazi zuen (17’57”), segundu bat gehiago behar izan zuen Santi San Miguel donezteberrak eta hirugarren Juan Karlos Korta irundarra izan zen (18’26”). Denak ere, 2008an Abdelfettah Louajarik egin zuen errekorretik (16’01”) urrun.

Emakumeetan lehendabizikoa Maika Ariztegi iturendarra izan zen , 23 minutu eta 36 segunduko denborarekin (aurtengoarekin 16. aldiz irabazi egin du Berako proba). Bigarren Leire Telletxea beratarra izan zen (25’11”) eta hirugarren Irene Matxiarena beratarra (26’22”).

Sailkapenak 1

Sailkapenak 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun