San Fermin Jubilatu Elkartearen Eguna ospatu zuten urriaren 25ean Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 28a

Omenduei elizatarian eskaini zitzaien Aurreskua. Rafael Eneterreaga

Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten hiru senar-emazte eta 85 urte bete dituen bazkide bat omendu zituzten

Lesakako San Fermin Erretiratuen elkartearen eguna ospatu zen urriaren 25ean, joan den ortziralean eta ohiko ekitaldiekin batera, omenaldia eskaini zitzaien Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten hiru senar-emazteri eta 85 urte bete dituen Manolo Igoa Mitxelenari.

Lesakako San Fermin Erretiratuen elkartearen eguna ospatu zen urriaren 25ean, joan den ortziralean eta ohiko ekitaldiekin batera, omenaldia eskaini zitzaien Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten hiru senar-emazteri eta 85 urte bete dituen Manolo Igoa Mitxelenari.

Ortziral eguerdian Meza Nagusia izan zuten San Martin parrokian eta euriaren beldur, Aurreskua elizatarian dantzatu zien Iker Taintak omendutako hiru senar-emazteei. Gero, bazkaria izan zuten frontoian.

Bazkalondoan, berriz ere Urrezko Ezteiak betetzen dituzten hiru senar-emazteei omenaldia eskaini zien Nafarroako Kutxa Fundazioak. Hain zuzen, Rafael Fernandez Millan eta Maria Teresa Martínez Iantzi, Modesto Ubiria Eguzkiagirre eta Mari Carmen Maritorena Danboriena eta Alejandro Zubieta Tapia eta Josefa Gabriela Manterola Arbelaitz omendu zituzten. Horietaz gain, Santiago Igoari ere oroigarria eman zitzaion, 85 urte bete dituelako aurten.

Ondotik zozketa egin zen eta San Fermin elkarteak antolatutako txapelketa ezberdinetako sari eta trofeo banaketa ere egin zen. Ohi bezala, ospakizuna musika doinuekin eta dantza animatuekin bukatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun