Asier Gogortzaren Plaza libreak argazki erakusketa ikusgai izanen da Berako Kultur Etxean azaroaren 17ra bitarte

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 25a

Plaza libreei buruzko argazki erakusketa egin du Asier Gogortza beratarrak. Asier Gogortza

Lurraren Eguneko arratsaldean ere ikusteko aukera izanen da

Asier Gogortza argazkilari beratarraren “Plaza libreak” argazki erakusketa ikusgai izanen da Berako Kultur Etxean urriaren 27tik azaroaren 17ra. Lurraren Egunean, igande arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara ikusteko aukera izanen da eta hortik aitzinera, ortzegun eta ortziraletan 17:00etatik 19:00etara eta larunbat eta igandetan 16:00etatik 19:00etara.

Plaza libreak

Pilotalekua da, dudarik gabe, Euskal Herriko elementu arkitektonikoen artean adierazgarriena. Herrigune guzietan, nola urrutiko auzoetan ere, toki nabarmenetan kokatuak ageri dira pilotalekuak, maiz elizaren eta Herriko etxearen ondoan. Izan ere, pilota joko desberdinetan aritzeko ez ezik, pilotalekuak bizilagunen biltoki izan baitira betidanik, gizarte eta kultur mailako hainbertze ekitaldiren aterpe.

Argazki serie hau egiteko pilota plaza desberdinen tipologiak behatu eta erretratatzen hasi zen Asier Gogortza, «batez ere arkitekturaren eta paisaiaren artean sortzen den elkarrizketari erreparatuz». Bilaketa estetiko horrek soilik plaza libreak aukeratzera eraman zuen hondarrerako, «harrigarria egiten baitzait hain arkitektura soilak, diedroak, hainbertzeko indar sinbolikoa biltzea bere baitan eta halako funtzio sozial garrantzitsua betetzea» dio argazkilariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun