Etxalarko Kultur Etxearen Txartela atera dute antolaketa gastuetan laguntzeko

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 29a

Azaroaren 1ean, Les petits baigneurs jazz emanaldia antolatu dute elizan

Etxalarko Kultur Etxeak bere txartela propioa sortu du, ekitaldien antolaketa gastuak ordaintzen laguntzeko eta bere auto-finantziaziorako. Kultur Etxean antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko eskubidea emanen du txartelak. Txartelaren balioa 10 eurokoa da eta hamabi ekitaldirako balio du. Hilabetero guttienez ekitaldi bat eginen da, mota desberdinekoa. Gainera, azarotik aitzinera Kultur Komisioak hala erabakita, erakusgela erabiltzeagatik orduko 3 euroko tasa kobratuko da.

Kultur Etxeak urtean zehar antolatzen dituen ekitaldien artean, urtean behin, ekitaldi berezi bat antolatuko da, urteko ekitaldia bezala ezagutzera emanen dena. Aurtengoa, azaroaren 1ean, ortziral arratseko 7etan “Les petits baigneurs” jazz emanaldia izanen da Elizan.

Marrazki bizidun tailerra azaroan

Azaroko lau asteazkenetarako marrazki bizidun tailerra antolatu da Kultur etxean. 17:00etatik 18:00etara izanen da eta 8 urte baino gehiago dituztenek parte hartzeko aukera izanen dute. Horretarako Kultur etxeko txartela izan beharko du edo bertzela euro bat ordaindu, lau saioetan parte hartzeko. Ez da beharrezko saio guztietara agertzea, baina papera, arkatza eta borragoma norberak eraman beharrekoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun