Dantzari eta musikari ohi helduen taldea bildu nahi dute aurten ere Beran

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 25a

Joan den urteko abenduaren 30ean jaialdi ederra eskaini zuten Berako dantzari eta musikari ohiek. Artxiboko argazkia

Urriaren 28an, astelehen arratsaldeko 7:30ean eginen dute lehen bilera

Dantza dela edo musika dela, jende aunitz mugitu izan da Beran betidanik. Batzuk Gure Txokoa Dantza Taldean ibiltzen dira, bertzeak Udal Musika Eskolan... Baina badira talde horietatik kanpo daudenak ere eta horiek bildu ziren joan den urtean, abenduaren 30ean jaialdi bat eskaintzeko. Berako dantzari eta musikari ohien taldeak aurten ere jaialdia egin nahi du Eguberrien inguruan eta hori prestatzen hasteko lehenbiziko bilera urriaren 28an, astelehen arratsaldeko 7:30ean eginen dute Eztegara pilotalekuan.

Alde batetik, herriko dantzari eta musikari ohiak elkartu eta maite duten horretaz elkarrekin gozatzea du talde honek helburu. Baina horrekin batera, zaletasun horiek herriarekin partekatu nahi dituzte, herriko betiko dantza eta musikaz jaialdia prestatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun