XXVII. Lurraren Eguna ospatuko dute urriaren 27an Beran

Ttipi-Ttapa 2013ko urriaren 25a

92 eskulangilek bere lan egiteko modua erakutsiko dute. Artxiboko argazkia

Bezperan Lizuniagako Igoera eta barazki-opil lehiaketa eginen dituzte

27an hogeitazazpigarrena. Ohiturari eutsiz, urriko laugarren igandean ospatuko da Lurraren Eguna. 27. edizioa beteko du Gure Txokoa Elkarteak Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatutako ekitaldiak eta hilaren 27an eginen da.

27an hogeitazazpigarrena. Ohiturari eutsiz, urriko laugarren igandean ospatuko da Lurraren Eguna. 27. edizioa beteko du Gure Txokoa Elkarteak Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatutako ekitaldiak eta hilaren 27an eginen da.

Bezperako egitaraua urtetik urtera osatuagoa izaten da. Larunbat arratsadeko 3:30ean ttikien lasterketak eginen dira eta 5etan Lizuniagako igoera. 18:00etan Beratarrak argazki erakusketa zabalduko du Rosa Errandoneak Labiaga ikastolan eta 19:00etan barazki opil lehiaketaren zazpigarren edizioa jokatuko da. Irabazleek 100 euro, kaxa bat ardo eta oroigarria izanen dute saritzat eta bigarrenek ardo kaxa bat. Ondotik trikitilariak izanen dira Altzateko frontoian eta gauez kontzertuetaz gozatzeko aukera.

Baina igandea izanen da egun nagusia. 09:00etarako lehiaketarako barazkiak, gaztak eta sagardo botilak eraman beharko dira Ricardo Baroja eskolara. 10:00etatik aitzinera eskulangileen eta elikadura azoka eta barazki erakusketa eginen dira Altzaten. 92 eskulangile eta 48 elikadura postu espero dira Beran, baota Olakoren etxe tresna erakusketa eta Rosa Errandonearen argazki erakusketa ere, bezperatik irekiko dena. 10:30ean txalaparta, zeltiar musika eta Irats trikitilariak izanen dira Altzateko plazan. Antolatzaileek gogorarazi nahi dute Altzateko plazako zubitik Illekueta eta Matzada aldera pasatuta dagoen plazatxoan ere izanen direla postuak, joan den urtean bezala.

 

Gasna eta sagardo lehiaketak

11:00etan hasiko da Bortzirietako 27. Gasna lehiaketa eta Berako trikitixa eskolakoak kalejiran abiatuko dira. Eguerdian, 16. Sagardo Lehiaketa eginen da Karnaxenean eta kalejiran aterako dira Musika Eskolako eta Berako bandako musikariak. Bi lehiaketetan parte hartzeko Bortzirietako ekoizlea izan behar da. Gazta lehiakta irabazten duenak 220 euroko saria eta oroigarri bat eramanen ditu eta bigarrenak 100 euroko saria. Sagardo lehiaketako irabazleak, berriz, 200 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak 75 euro.

Arratsaldean ere segituko du bestak. 16:00etan hasita Altzateko Plazan haurrentzat musika izanen da Kiko Bordatxoren taldearen eskutik. Sari banaketa eginen da bertsolariekin, enkantea Ritxi Abrilek zuzendua, Gure Txokoako dantzarien saioa, Muxikoak, Zortzikoak, Larraindantza eta bertzeak dantzatzeko musikarekin. Egun guztian musika, taloak, eta jaki eta edariak dastatzeko aukera izanen da: taloak, sagardoa, pastelak, ogia, hanburgesak eta bertze hainbertze. Euria egiten badu ekitaldiak Altzateko frontoian eta Toki Ona kiroldegian eginen dira. Aipatu behar da antolatzaileek parkina ere prestatu dutela Matzada, Merkatu Plazara zuzenea sartu ahal izateko.

 

Denda batzuk ateak irekiko dituzte

Lurraren Egunera hurbiltzen den jendetzari zerbitzua eman asmoz, Larun Haizpeko zenbait dendek bere ateak irekiko dituzte igandean ere. Gainera, egun horretan bakarrik aplikatuko duten %10eko beherapena eginen dute beraien produktuetan. Sarobe okindegiak produktuen degustazioa ere eskainiko du dendaren atarian. Zehazki Agari Kirolak, Arturo arropadenda, Edurne haur arropadenda, Azalea loredenda, Domo Service informatika zerbitzuak, Martzutzak arropadenda, Goya arropadenda eta Sarobe gozotegiak irekiko dituzte bere ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun