Lesakako gai ezberdinei buruzko liburua argitaratu du Rafael Eneterreagak

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 24a

Rafael Eneterreaga, San Juan bezperan Euskara Batzordeak antolatu zuen bixita gidatuan. Artxiboko argazkia

Herriko historia eta arkitekturari buruzko jakingarriak aipatu ditu 132 orriko argitalpenean

Lesakako gai ezberdinak liburua argitaratu du Rafael Eneterreagak, herriko historia eta arkitekturaren zati bat ezagutzera emateko asmoarekin. Eneterreagak bisita gidatuak eskaintzen ditu herrian barna eta horietako aunitzetan animatu dute gure herriari buruzko zerbait argitaratzera. San Juan bezperan Euskara Batzordeak antolatutako bisitan ere aunitz izan ziren horretara animatu zutenak eta azkenik 132 orriko liburuxka atera du.

Hasieran fotokopia gutti batzuk egin zituen eta Koxkilan utzi, nahi zuenak ikusi, irakurri eta kopia eskatzeko. Geroztik ehun kopia baino gehiago egin behar izan ditu, «herriko historiak sortzen duen ikusminaren erakusgarri». Bertzeak bertze, herriko kontuei buruzko datu laburrak ematen ditu, Ba al zenekien? atalean: (Ba al zenekien herriko zubirik zaharrena konbentu ondoan dagoen Espeako zubia dela, 1720koa?). Ondotik, Ibilbidea Lesakan barna egiten du, 1423ko ordenantzak, Musika Bandaren araudia (1857) Pilota jokuaren araudia (1850) eta euskarazko lehen agirien berri ere ematen du (1829koak dira, Sara eta Lesakako alkateen arteko eskutitzak). Bukatzeko, bando berezi batzuk ere paperean jarri ditu eta San Juanetan Lesakan ospatzen zen mairu eta kristauen bestaren berri ere ematen du.

Liburuaz gain, Lesakako kontuen berri Facebookean ere ematen du Eneterreagak, hiruzpalau kontu irekiak baititu eta beti badelako non aritu. «Lehengoan erran zidan batek Agortxeberri eta Tomasenekoborda tarte horreri Kardax deitzen zitzaiola garai batean, kardaberengatik beharbada. Aritu naiz paperetan begira eta ez dut deus topatu, baina berriz ere saiatuko naiz» erran digu Eneterreagak, bere jakinminaren erakusgarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun