Berako UPNren jarrera onartezina dela salatu du Bilduk

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 23a

Eztegara pilotalekuaren hormako murala lehen zegoen bezala margotzeko eskatu du Bilduk. Artxiboko argazkia

Horrelakorik ez gertatzeko neurriak hartzea proposatuko du hurrengo osoko bilkuran

Joan den astean Berako UPNko zinegotziak agertutako jarrera eta Berako udalean bizi den egoera salatu du Bilduk. «Jadanik bi urte daramatzagu lanean eta ongi ikusi dugu zein den UPNk Beran lan egiteko duen modua: gezurra, mehatxua eta errespetu falta» adierazi dute prentsa-oharrean.

Joan den astean Berako UPNko zinegotziak agertutako jarrera eta Berako udalean bizi den egoera salatu du Bilduk. «Jadanik bi urte daramatzagu lanean eta ongi ikusi dugu zein den UPNk Beran lan egiteko duen modua: gezurra, mehatxua eta errespetu falta» adierazi dute prentsa-oharrean.

Bilduren erranetan, «UPNko zinegotzi honek azken egun hauetan egin dituen ekintzak garbi uzten dute legegintzaldi osoan darabilen jarrera. Astearteko osoko bilkuran kaleratua izan zen oihuka hasi eta gainerako udal ordezkariak ez errespetatzeagatik eta asteazkenean berriz, bere kabuz eta udalaren inongo baimenik gabe orain dela hainbat urte egindako murala ezabatu zuen. Mural hau udalaren baimenarekin egina zegoen eta bertze hainbertze bezala herriari bizia eta kolorea ematen diote».

Bilduren ustez, UPNko zinegotzi hau udalean dagoenetik ez du honen funtzionamendua trabatu bertzerik egin. “Orain arte udalean alderdi politiko desberdinen arteko diferentziak gotti-betti, beti herriaren alde lan egin da. Juan Losa UPNko zinegotzi honek ez du denborarik galtzen udalean espedienteak ikusten eta informazioa biltzen. Ez, ez da hori bere lana, bere lana giroa gaiztotu, probokatu eta berako udalari eguneroko lanean trabak jartzea bertzerik ez da” dio oharrak.

Udaletxean horrelako jarrerarik ezin dela onartu eta aski dela errateko, hurrengo osoko bilkuran neurriak hartzea proposatuko du Bilduk. Alde batetik, osoko bilkuran edo bertze batzordetan ez baditu ingurukoak errespetatzen berehala kaleratua izan dadila. Bertzetik, murala berriz ere lehenago zegoen bezala margotzea eskatuko zaio eta Eztegara frontoiko bertze paretetan edo berte leku publikoetan mural herrikoiak egiteko plangintza bat martxan jartzea proposatuko du Bilduk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun