Herri batzarra

Nerea ALTZURI 2013ko urriaren 17a

Hilaren 5ean Udalak deituta herri batzarra egin zen. Espainiako bandera herriko etxeko balkoian jartzeko errekerimenduaren inguruko informazioa eman zuen Jaime Iturria alkateak. Dozena bat herritar bildu ziren... herritar gehiagoren ahotsa biltze aldera, hilaren 11rako herriko entitate, talde edo elkarteko ordezkariak deituak zeuden ahalik eta erabaki zabalena eta herrikoiena har­tzeko helburuarekin. 
 
Bertzetik, bilera ho­rretan, udaleko ordezkariek batzordetan parte hartzeko gonbidapena egin zieten bertaratutakoei. Bortz udal batzorde daude: Kultura, gizartea, mendia, euskara eta hirigintza.
 
Azkenik, udal taldean izendaturiko bi zinegotzi berriak aurkeztu zituzten. Izan ere, udal taldean bi zinegotzik dimitu dute legegintzaldi honetan. Hori dela eta, alkatea eta lau zinego­tziz osaturiko taldea lanean ari da azken aldian.  Zerrendako hurrengo lau herritarrek ez dute ordezko ardura hartu nahi izan eta beraz, gainerako herritarren artean, Mikel Leiza eta Teodoro Pikabea aukeratu dituzte zinegotzi.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun