Udazkenarekin batera, Euskara Batzordeak urtaro honetako kultur ekitaldiak prestatu ditu. Heldu den azaroaren lehenerako egitaraua ia lotuxea da. Azaroaren 1ean, Santu Guzien egunean, 18. Baserritarren Eguna antolatu du Ekaitza elkarteak. Goizean, frontoian merkatua izanen da, barazki, zerriki, gozoki, eskulan, azienda… erakutsiz eta zenbait kasutan, produktuak salgai ere izanen dira.
Bertzalde, aurten, eskolaren ehungarren urteurrenaren harira, argazki erakusketa osatu zen. Azaroaren 1 eta 2an, erakusketa hori ikusteko aukera izanen da Zahar Txokon: ortziralean, 11:00etatik 13:00etara eta, biharamunean, 19:30etik 21:00etara.
Azaroaren 2an, arratsaldeko 4:30etik aitzinera, haurrentzako filmak izanen dira Baskulan eta 20:00etan Zirika Zirkusen Patxila lamur helduendako antzezlana ikusgai eskolako gimnasioan.