Eguraldi bikaina izanagatik, auto-istripuan hildako Saioa Telletxearen oroiminak goibeldu ditu aurten San Migel bestak. Halere, egun handiko dantzek ez zuten hutsik egin eta hondar egunean, betizuen aitzinean ibili ziren gazteak. Bertso-bazkarian ere giro ederra izan zen eta herri kirol saioan, berriz ere bere sasoia erakutsi zuten gazteek.