200 lagunei aterpe emanen die Irisarriko jauregiak

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Heldu den urteko Aste Santurako irekitzea espero dute

2014ko Aste Santuan ireki gogo duten Igantziko Irisarri Jauregiko Opor Zentroak ostatu hartzeko eta aisialdia, natura eta abentura barnean hartzen dituen landa-turismoko kontzeptu berritzailea jarriko du martxan. 20 eta 30 lanpostu artean sortuko ditu eta, kalkuluen arabera, zeharka 150 bat lanpostu sustatuko ditu irailaren 26an obrei egindako bisitan emandako datuen arabera.
 
Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentearen bisita jaso zuten Irisarrin. Presidentearekin batera bertan izan ziren Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Erce, baita Lurdes Ibarluzea alkatea eta zenbait zinego­tzi ere.
 
75 hektarea hartzen dituen opor-zentro ho­rrek ezaugarri eta prezio ezberdinetan ostatu hartzeko hiru modali­ta­te izanen ditu –hotela, etxolak eta aterpe­txea– eta 200 lagunen­tzako lekua du. Oporre­tako gune hori familia eta bisitari-taldeentzat da, bai eta taldeen pres­takuntza sustatzeko topaguneak egin nahi dituzten enpresentzat ere. Ber­tzalde, kirol eta hizkuntzen turismoa ere erakarri nahi da; azken ho­rrek gero eta eskaera handiagoa du beren oporrak hizkuntza bat ezagutzeko jarduerak egiten dituztenen artean. Azkenik, eta elementu bereizgarri modura bertze opor-aukera ba­tzuekiko, bertako jarduerak erabiltzeagatik sarrera bat ordaintzen duten eguneko bisitariak hartzeko pentsatutako guneak sortu dira.
 
Irisarriko Jauregia, 17 gela dituen apartahotel batean bihurtuko da. Opor-zentroak, gainera, estetika finlandiarreko 12 etxola ditu eta aterpetxean 48 pertsona sartzen dira, 4 eta 12 pertsona arteko logeletan. 
 
ESTATUKO TIROLINARIK LUZEENA
4.000 metro koadroko eremuan turismo aktiboko espazioak ere izanen ditu, ostatu hartuta dauden bezeroek ez ezik, egunean zehar bisitariek erabili ahal izateko sarrera ordaindu ondoren.
 
Mendiko bizikletarako 4 pisten zirkuitua eta Bike Park edo bizikletaz jauziak eta akrobaziak egiteko espazioa du proba ofizialak har­tzeko harmailekin. Gainera, “Cannopy" zirkuitu bat ere egiten ari dira bi ibilbidetan banatuta. Europako handienetako bat da, 2,5 kilome­tro ibilbidea baitu. Lehen ibilbidean 250-300 metro arteko 7 tirolinatan aritzen da. Ibilbide hori bukatzean, 840 metroko tirolina handitik jauzi egiteko aukeraz gozatu liteke, estatu osoko luzeena izango dena.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun