Duela hiru aste hasi ziren dorreko obrak. Duela 57 urte aldatu zuten eta orduan jarri ziren orain kendu diren erloxuaren esferak. Teilatuan itaizurak zeuden eta horiek konpontzeko eginen da obra. Duela 57 urte zeukan itxura hartuko du berriz ere; hau da, ez da esferarik egonen eta lau-isuriko teilatua jarriko dute. Obraren kostua 40.000 euro ingurukoa da eta Patxi Barandiarenek ordaindu du guztia.