Bortzirietako Euskaraz bizi nahi dut krosa eginen da azaroaren 2an Lesakan, 17:00etan. Izen emateko epea azaroaren 1ean bukatuko da eta herrian Herriko Etxean, ikastetxeetan, euskaltegian, okindegian, Arranon eta Koskilan egin daiteke. 17 urte bitartekoek 2 euro eta 18 urtetik goitikoek 5 euro ordaindu beharko dute. Lasterketari dagokionez, helduek 5.000 metro egin beharko dituzte, aitatxi-amatxiek eta 12-17 urte artekoek 1.000 metro, 7-11 urte artekoek 1.000 metro eta 6 urte baino guttiagokoek 200 metro.