Besarkada, Bortzirietako haziera elkarteak solasaldia antolatu du urriaren 19an, larunbata, 10:30etik 12:30era, 0-2 urte bitarteko haurrek duten maitasun behar handiaz. Besarkadatik diotenez, «hagitz garrantzitsua da nola tratatzen ditugun gure haurrak; beraien beharrak ezagutzea eta ulertzea, eta euren garapenaren bidean maitasunez laguntzea». Horretarako, hasierako urteetako kontu garrantzitsuenen gainean ariko dira: negarra, edoskitzea, motrizitate-garapena, haserrealdiak… Hitzaldia Koskontako bideko udal-lokalean izanen da; Koskontako bidea karrika 7, 2. solairua. Pilar Seminario, psikologoa eta irakaslea izanen da hizlari eta pertsona bakoitzak 10 euroko ekarpena egin beharko du eta bikotekidearekin etorriz gero, 5 euro bakoitzak. Seme-alabekin ere joaten ahal da. Izen emateko, besarkadabortziriak@gmail.com helbidera idatzi edo deitu edota bidali mezua 646373936 telefono zenbakira.