XIX. Dantzari Ttiki Eguna arrakastatsua izan zen

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Utzitako argazkia

Gure Txokoa Dantza taldeak hemeretzigarren urtez antolatutako Berako Dan­tzari Ttiki Eguna ospatu zuten irailaren 28an. Gure Txokoako dantzariekin batera, Zaldibiko Iztueta eta Añorgako Arkaitz dantza taldekoak aritu ziren. Ka­rrikaz karrika egindako emanaldiez eta Altzateko Plazako jaialdiaz gain, argaz­kian ikus daitekeenez, dan­tzari eta soinulari batzuk Ibardinera ere igo ziren, Kontrabandisten Egunean parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun