Gaixotasun mentala eta zahartzaroaren inguruko formazio saioa antolatu du Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak urriaren 25ean, ortziral arratsaldeko 16:30ean, Beralandetan, Ainhoa Arburua psikologoarekin.
Hain zuzen, buruko eritasuna dituzten pertsonei lagun egiteko tailerra izanen da, eritasun horiek ezagutu eta eri dauden pertsona horiei nola lagundu jakiteko.
Izan ere, boluntarioek auniztan lagun egiten diete eritasun hauek dituzten pertsonei eta aunitzetan eritasun horiek ez dituzte ezagutzen, ez dakite nola jokatu eta zein baliabide erabili pertsona horiekin egoterako orduan. Ezezagutza horren ondorioz, boluntarioak ez dira ausartzen gauza berriak egiten.
Formakuntza saio hauetan eritasun horiek hurbilagotik ezagutuko dituzte.