Maialen Lujanbiok solasaldia eskainiko du urriaren 18an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 15a

Maialen Lujanbio ariko da solasean ortziralean Lesakan. Artxiboko argazkia

“Gaiaren trataera bertsolariaren partetik” izanen du hizpide ortziral arratsaldeko 7etatik aitzinera udal pleno aretoan

Gaiaren trataera bertsolariaren partetik izenburupean solasaldia izanen da Maialen Lujanbiorekin urriaren 18an, ortziral arratsaldeko 7etan udal pleno aretoan. Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz antolatutako ekitaldi honetarako sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun