'Kortxea Doktorearen abenturak…' ikuskizuna igande arratsaldean Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2013ko urriaren 11

Sarrerarekin batera oparitxo bat banatuko dute

'Musika tresnen fabrika' etxeko ttikientzako pentsatuta dagoen ikuskizun bat da, Kiliklon-ek sortua, haur eta musika pedagogian adituak diren profesionalen laguntzarekin. Igandean 17:30ean Berako Kultur Etxean. Sarrera 5 euro.

'Musika tresnen fabrika' etxeko ttikientzako pentsatuta dagoen ikuskizun bat da, Kiliklon-ek sortua, haur eta musika pedagogian adituak diren profesionalen laguntzarekin. Igandean 17:30ean Berako Kultur Etxean. Sarrera 5 euro.

3-9 urte artekoentzat egokia

Hiru pertsonaje taularatzen dira: Kortxea jauna, fabrikako luthierra (musika tresnen egilea), pixka bat txoroa da, gauzak eta egoerak aunitz nahasten dituena. Musika tresnak nola erabiltzen dire erakusteaz arduratzen da, kantu eta dantzen artean. Filomena, Kortxea jaunari zentzutasuna jartzen saiatzen da eta, bide batez, fabrikan txukuntasuna mantentzen du. Kantatu eta dantzatzeaz gain, intstrumentuak jotzen ditu, Kortxea jaunarekin batera. Eta Koxme, Kortxea jauna eta Filomenaren laguntzaile eta mekanikoa.

Egunerokoan musikak duen garrantzia erakusteko

Ikuskizuna taula gainera eramateko orduan, azkeneko detaileraino zaindu dute: soinua, argiztapena… Hamar urte arteko haurrei zuzendua da eta, egunerokotasunean musikak duen garrantzia agertuz, pausoz pauso musika tresna bakoitza nola erabiltzen den erakusten dute. Manera horretan, tresnen forma eta soinuengatik ezagutzen hasten dira, ahalik eta modurik dibertigarri eta partehartzailean, haurrek hagitz ezagun dituzten abestiak dantzatuz eta kantatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun