Juan Loza Ocariz Berako UPN taldeko zinegotziak urriaren 9an, asteazken goizean, Eztegarako frontoian zegoen "Euskal Herria Aitortu, Errespetatu" murala bere kabuz ezabatu zuen, inolako baimenik gabe. Halaxe salatu dute Beratik eta mural horrek beharrezko baimen guziak zituela jakinarazi dute.
Bertzalde, joan den astean Berako hilerrian Herriraren aurkako operazioari erantzunez egindako margoketa anonimoak ere ezabatu omen ditu UPNko zinegotziak, inolako eskumenik gabe.