Haurrentzako ikuskizuna eta antzerkia izanen dira asteburuan Beran

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Ortziralean liburutegian eta igandean Kultur Etxean

Berako Kultur Batzordearen eskutik, bi ekitaldi izanen dira asteburu honetan Beran: haurrentzako ikuskizuna ortziral arratsaldean herri liburutegian eta antzerkia igande arratsaldean.

Berako Kultur Batzordearen eskutik, bi ekitaldi izanen dira asteburu honetan Beran: haurrentzako ikuskizuna ortziral arratsaldean herri liburutegian eta antzerkia igande arratsaldean.

Zehazki, urriaren 18an, ortziral arratsaldeko 6:00etatik aitzinera, Kiliklon Ekoizpenak taldeak “Miru eta bere lagunak” ikuskizuna ikuskizuna eskainilo du, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Igande arratsaldeko 6:30etik aitzinera, berriz, Emaitza antzerki taldearen “Esperando a la inglesa” antzezlana ikusgai izanen da Kultur Etxean. Ikuskizuna gaztelaniaz eta sarreran borondatea uzten ahalko da.

Betidanik Doña Rosaren ilusioa Pirinioetako hotel baten jabea izatea izan da. Azkenean lortu egin du eta pozez gainezka dago. Gauzak bere bidetik joateko langile gaituenak kontratatu ditu. Gaur inaugurazio eguna da eta hotela bezeroez betetzeko irrikitan dago. Gauzak korapilatuko dira eta espero ez zuen moduan bukatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun