Ironbaskeko podiumera igo dira Bixente Igarzabal eta Ugaitz Garde

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 4a

Bixente Igartzabal lanean. Utzitako argazkia

Hirugarren izan ziren, lesakarra Ironmanean eta gartzaindarra distantzia olinpikoan

Irailaren 14an burutu zen Donibane Lohizunen Ironbask probaren bigarren edizioa. Joan den urteko lehenbiziko edizioan, Ironman distantzian ( 3.860 me­tro igerian, 180 kilome­tro bizikletan eta maratoia lasterka) garaile izan zen Bixente Igarzabal  lesakarra hirugarren izan da aurtengoan, nahiz eta joan den urteko marka 3 minututan hobetu (9h 53’07”). Gregory Vers­chuere frantziarra izan zen garaile (9h 30‘20”) eta bigarren izan zen Yann Le Dorze fran­tziarrak baino 21 minutu eta 27 segundo gu­ttiago behar izan zituen. Donibane Lohizuneko podiumarekin bukatutzat eman du denboraldia Igarzabalek. Ornoko haustura baten ondorioz ezin izan zuen apirilera arte hasi, baina halere denboraldi polita egin du, laugarren sailkatu baitzen Altrimanean eta orain hiruga­rren Ironbask lasterketan.
 
DISTANTZIA OLINPIKOA
Baina lesakarra ez zen Ironbaskeko podiumera igotzea lortu zuen eskualdeko kirolari baka­rra izan. Ironman probaz gain, bertze hiru distantziatan lehiatu ziren kirolariak eta Ugaitz Garde gartzaindarrak hirugarren postua lortu zuen distantzia olinpikoan (1.500 me­tro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro lasterka).
 
Hirugarren gelditu zen gartzaindarra 380 partehartzaileren artean. Irabazlea Martin Liebeck izan zen (2h 19’), bigarrena (ganden urteko irabazlea) Stephane Arraygo izan zen (2h 22’  02”) eta hirugarren Ugaitz­ Garde izan zen (2h 25’01”).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun