Herriraren aurkako operazioa salatzeko, egun hauetan zenbait deialdi egin dituzte Beran eta Lesakan, “Tantaz tanta konponbidearen alde” lelopean.
Beran, elkarretaratzea egin zuten ortzegun eguerdian Herriko Etxeko Plazan. Urriaren 4an, ortziralean, berriz, eguerdiko 12etan poligonorako sarreran, Alco eta Saverako bidegurutzean eginen da elkarretaratzea, 19:00etan Altzateko Plazan eta 20:00etan, ortziralero bezala, Mukixuko zubian.
Larunbatean, 14:30ean Agerrako autobus geltokitik autobusa aterako da Bilboko manifestazio nazionalera joateko. Autobusean apuntatzeko Errekalde eta Kataku ostatuetan eman behar da izena.
Lesakari dagokionez, herri mobilizazioa eginen da plaza zaharrean urriaren 4an, ortziral arratsaldeko 6:00etatik gaueko 10:00etara eta urriaren 5ean, larunbat goizeko 11:00etatik 13:00etara. Bertan, musika, kultur-kirol ekitaldiak, pintxoak eta bertze izanen dira. Kamiseta urdinez jantzita agertzeko deialdia egin dute, baita larunbat arratsaldeko Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko ere.