Eskolako jangelako eta patioko zaintzaile lanak betetzen ditu Ezkerrenbordako Maria Ixabel Lukanbiok. Patioan, orain arte laguntzaile zuen Lolik lan hori utzi eta ordezkoa topatzeko deialdia egin zuen Guraso Elkarteak. Aurkeztu zirenen artean Edurne Iparragirre aukeratu dute gurasoek lan hori betetzeko.