Gure herrian egonaldiak egiteko hainbat zerbitzu daude: aterpea, landaetxeak… orain bertze bat gaineratuko dugu. Hilabeteetan, hainbat langileen joan etorriak sumatu dituzte herritarrek eta azkenean, udan, Aientsa auzoan kokatzen den Arantza hotelak bere ateak ireki zituen. Lau izarretako landa hotela da eta www.arantzahotela.com-en sartuta hotelaren gaineko xehetasunak irakur daitezke: Hamaika gela, spa, jatetxea, ostatua… tarifak, eskaintza bereziak, oparitzeko bonoak… Harremanetarako bideak ere bertan agertzen dira.