Udaletxeko balkoian bandera espainiarra jartzeko eskaera jaso da

Nerea ALTZURI 2013ko urriaren 3a

Gaiaz solasteko herri batzarra deitu dute ortziral honetarako baskulan

Eskualdeko bertze herri batzuetan azken hilabeteetan gertatu den bezala, Arantzako  Udalak ere jaso du Herriko Etxeko balkoian bandera espainarra paratzeko errekerimendua. Irai­laren 19an herriko etxean bandera espainiarra jartzeko eskatuz ida­tzizko eskaera bat jaso zuen alkateak.
 
Joan den asteazken arratsaldean batzar baterako deia egin zen gai honi buruz solasteko eta bertan erabaki zen urri­aren 4an, ortziral arra­tseko 8etan herri ba­tzarra deitzea, herrian zer egiten ahal den hausnartzeko. Baskulan izanen da hitzordua. Aitzinetik plenoa egitekoa dute Herriko Etxean, eskaerari helegitea jarri edo ez erabakitzeko eta gero herritarrekin adostu nahi dituzte herri mailan har daitezkeen neu­rriak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun