Emakumeak nagusi Bittiriko bestetako gizon-proba ikusgarrian

Aitor AROTZENA 2013ko urriaren 3a

Aitor AROTZENA

Aurten ere egitarau zabala prestatu dute Bittiriko bestetan, baina nobedade handiena larunbat eguerdiko gizon-probarena izan zen. Hiru talde lehiatu ziren ordu laurdeneko lanean: Lesakako eta Ibarrako nesken zortzikoteak, 550 kiloko harriarekin eta herriko sei mutil, 650 kilokoarekin. Herriko neskak nagusitu ziren juxtu-juxtuan, Ibarrako nesken eta Lesakako mutilen aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun