Herriko bertsolariak prest Txapelketa Nagusian parte hartzeko

Aitor AROTZENA 2013ko urriaren 3a

Utzitako argazkia

Lau urtetik behin egin ohi duenez, abiatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta bertan aritzeko prest daude parte hartzeko eskubidea irabazi duten herriko hiru bertsolariak ere (Hernanirekin berdinduta, bertsolari gehien plazaratuko duen herria da Lesaka). Horrela erakutsi zuten bederen Xabier Silveirak, Eneko Fernandezek eta Erika Lagomak, Julio Sotorekin batera irailaren 21ean Erregeneko baratzean (bertso-plaza berria herrian) eskaini zuten saioan. Bor­tzirietako Bertso Eskolak antolatutako simulakroaren ondotik, txapelke­ta ofizialaren txanda izanen dute, Fernandezek urriaren 5ean Markinan eta Silveirak eta Lagomak urriaren 13an Altsasun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun