San Fermin Erretiratuen elkartearen eguna ospatuko da urriaren 25ean. 12:30ean Meza Nagusia izanen dute Sam Martin parrokian. 13:30ean aurreskua dantzatuko zaie omenduei Plaza Zaharrean eta 14:00etan bazkaria herriko frontoian. Bazkarirako txartelak hilaren 16a baino lehen hartu behar dira Nafarroako Kutxako bulegoan eta elkartearen egoitzan, 34 euro ordainduz.
Bazkalondoan, 16:30 aldera, aurten Diamantezko eta Urrezko Ezteiak, baita 85 urte betetzen dituzteneri omenaldia eskainiko zaie. 17:00etan zozketa eginen da eta 17:30ean elkarteak antolatutako txapelketa ezberdinetako sari eta trofeo banaketa eginen da. Bukatzeko, 18:00etan dantzaldia izanen da.