Illekuetako bestak umore ederrean

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Utzitako argazkiak

Giro ederrean joan dira aurten ere Illekueta auzoko bestak. Auzotarren meza, herri kirol saioa, trikitilarien kalejira erraldoiekin… hiru egunez luzatu ziren bes­tak eta adin guztietako pertsonentzat nahikoa aukera izan zen. Mahaiaren buel­tan egindako herri bazkari eta afariak ere ez ziren falta izan, xuabe xuabe erre­tako zikiroa barne. Eta larunbatean tripa ongi bete ondotik, kantuan ere aritu ziren. Garai bateko abesti zaharrak ekarri zituzten gogora eta kantuan hastera ausartu ez zirenek ere ederki pasa zuten adituz. Orain zapi laranjak berriro ere lepoan janzteko urte bete itxaron beharko da!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun