Lurraren Egunarekin borobilduko den kultur egitarau zabala izanen da hilabete osoan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Haurrentzako ikuskizuna izanen da urriaren 13an

Urriroko kultur ekitaldian leku berezia eta aipagarria du laugarren igandeko Lurraren Egunak. Baina gasnagile, sagardogile, eskulangile eta baratzezainek u­rriaren 27rako beraien lanak prestatzen eta zaintzen dituzten bitartean, bertze hainbat ekitaldi eginen dira Beran.
 
Honela, urriaren 13­an, igande arratsaldeko 5:30ean haurren­tzako ikuskizuna izanen da Kultur Etxean. Kili­klon Ekoizpenak taldearen eskutik Kortxea Doktorearen abenturak… eta Musika Tresnen Fabri­ka lana izanen da ikusgai. Kultur Batzordeak 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzat antolatu duen ekitaldira sar­tzeko 5 euro ordaindu beharko dira, baina sa­rrerarekin batera oparia izanen dute. Urriaren 18an, 2 eta 7 urte bitartekoentzako ipuin kontalaria izanen da herri liburutegian, 18:00etatik aitzinera Miru eta bere lagunak ipuina konta­tzen. Hilaren 20an, Emaitza antzerki taldeak Esperando a la inglesa taularatuko du 18:30etik aitzinera Kultur Etxean. Lurraren Egunaren bezperan, hilaren 2an, Lizuniagako Igoeraz gain, Bera kantari ekimenaren edizio berri bat eginen da, 19:00etan Ille­kuetatik hasita.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun