Etxalarko Udazkeneko Kultur egunak larunbatean abiatuko dira

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Kontrabandoaren gaia sakon aztertua du guraso etxalartarrak dituen Rosa Arburua irakasle eta historialariak. Artxiboko argazkia

Kontrabandoari buruzko solasaldia eskainiko du Rosa Arburuak Kultur Etxean

Etxalarko Euskara batzordearen eskutik Udazkeneko kultur egunak eginen dira datozen asteetan Etxalarren.

Etxalarko Euskara batzordearen eskutik Udazkeneko kultur egunak eginen dira datozen asteetan Etxalarren.

Urriaren 5ean, larunbat arratsaldeko 7:00etan kontrabandoari buruzko hitzaldia emanen du Rosa Arburuak Kultur etxean.

Urriaren 19an Tik Tak antzerki taldearen eskutik Eguzkilore antzezlana izanen da Kultur etxean 19:30ean.

 

Una mente maravillosa

Bertze aldetik. ANASAPS Osasun Mentalaren Aldeko Nafar Elkartearen sentsibilizazio kanpainaren baitan, Etxalarko Kultur Etxean pelikula emanaldia eta mahaingurua antolatu dute urriaren 4rako. Ortziral arratseko 7etan Una mente maravillosa filma eskainiko dute eta gero izanen da mahaingurua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun