Elkarrizan boluntario taldearen eskutik, aurten ere etorkinendako gaztelera klaseak emanen dira Beran eta Lesakan. Urriaren 3an egin zuten ikastaroaren aurkezpena Beran eta Lesakan, etorkinen eskaerei erantzunez.
Ikasturte berri honetan ere, Elkarrizaneko lau boluntario irakasleak izanen dira, Bixente Ardanaz, Conchi Iñarga, Joxe Mari Irazoki eta Maribel Abril, hain zuzen. Berako Herriko Etxeari eta Rikardo Barojari esker, Berako klaseak ikastetxean emanen dira. Astelehen eta asteazkenetan izanen dira, 16:30etik 17:30 bitarte eta ikasleak bi mailetan banatuko dira: oinarrizkoa eta bigarren bat, teknikoagoa. Lesakako ikastaroei dagokienezm maila arrunta, elizak duen egoitzan goizez emanen dira eta maila teknikoagoa, udal bulegoetan. Elkarrizan taldetik eskerrak eman nahi izan dizkiete Alfonso Obesori, Elizari eta Lesakako Herriko Etxeari. Klaseak urria eta ekaina bitarte emanen dira.
Elkarrizanekin parte hartu nahi duen pertsonak, 948 635 036 telefonora edo ssb@lesaka.net emailera idatz dezake.