Gure Txokoa Dantza taldeak hemeretzigarren urtez antolatutako Berako Dantzari Ttiki Eguna ospatu dute irailaren 28an. Gure Txokoako dantzariekin batera, Zaldibiko Iztueta eta Añorgako Arkaitz dantza taldekoak aritu ziren. Ikusi argazkiak
Gipuzkoatik etorritako bi taldeei harrera egin ondotik, bakoitza bere aldetik kalejiran ibili ziren, Legianm Agerran eta Burga plazan beraien emanaldiak eskainiz. Ongi gosaldu ondotik, eguerdian Iamotenean elkartu eta Altzateko plazara joan ziren kalejiran, bertan jaialdia eskaintzeko. Gure Txokoako dantzarietako batzuk, trikitilari eta panderojoleekin batera, Ibardinera ere joan ziren, bertan ospatzen ari ziren Kontrabandisten Egunean ere animazioa paratzeko.
Gainerakoan, bazkalondoan, jolasak izan ziren Dantzari Ttiki Egunean parte hartu zuten haur guzientzako.