130 txirrindularik parte hartu dute Berako XXI. Mendi Bizikleta Ibilaldian

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 30a

Txirrindulariak Matzadatik ateratzean. Telletxea

Norbaitek seinalizazioa aldatu eta bidean oztopoak jarri dituela salatu du Gure Txokoak

Gure Txokoa elkarteak hogeitabatgarren aldiz antolatutako Mendi Bizikleta Ibilaldian 130 txirrindularik parte hartu zuten igandean. Eguraldi bikaina izan zuten lagun baina antolatzaileek salatu dutenez, norbaitek bideko seinalizazioa aldatu eta bidean oztopoak jarri ditu, partehartzaileen segurtasuna arriskuan paratuz. Ikusi argazkiak

Gure Txokoa elkarteak hogeitabatgarren aldiz antolatutako Mendi Bizikleta Ibilaldian 130 txirrindularik parte hartu zuten igandean. Eguraldi bikaina izan zuten lagun baina antolatzaileek salatu dutenez, norbaitek bideko seinalizazioa aldatu eta bidean oztopoak jarri ditu, partehartzaileen segurtasuna arriskuan paratuz. Ikusi argazkiak

Gure Txokoak hiru ibilbide paratu zituen aukera. Luzeenean, 35 kilometrokoan, 82 txirrindularik parte hartu zuten eta joan den igandean Lesakan jokatu zen Euskadiko XCM txapelketan Master30 kategorian azpitxapeldun izan zen Jose Mari Goia igantziarra izan zen bukatzen bizkorrena. Ibilbide laburrean (25 kilometro) 24 txirrindulari atera ziren eta neska-mutikoei zuzendutako ibilbide ttikian bertze 24 atera ziren.

Txirrindulari gehienak Berakoak ziren, baina Lesaka, Igantzi, Irun eta Sunbillakoak ere izan ziren. Helmugara ailegatzerakoan, hamaiketako ederra izan zuten eta Larun Haizpek eta Katea-Bikek emandako sarien zozketa egin zen.

Baina dena ez zen polita izan. Gure Txokoak salatu duenez, larunbat arratsaldean paratu zen ibilbidearen seinalizazioa kaltetu egin zuen norbaitek, zintak, norabideko geziak eta zolako markak aldatuz. Antolatzaileek ez dakite zergatik gertatu den hori eta zorionez, inolako istripurik izan ez bada ere, Kalbario eta Postas artean enborrekin bidean oztopoak ere jarri zituztela salatu dute. Azkenean arazoa moldatu zuen Gure Txokoak eta barkamena eskatu nahi die txirrindulariei, nahiz eta garbi utzi ez dela beraien errua izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun