Berako XIX. Dantzari Ttiki Eguna irailaren 28an ospatuko dute

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 27a

Jaialdiaren aitzinetik kalejiran ibiliko dira dantza taldeak. Artxiboko argazkia

Goizeko kalejiraren ondotik jaialdia eskainiko dute Altzateko Plazan

Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Kultur Batzordearen laguntzaz hemeretzigarren urtez antolatutako Dantzari Ttiki Eguna ispatuko dute irailaren 28an, larunbatean.

Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Kultur Batzordearen laguntzaz hemeretzigarren urtez antolatutako Dantzari Ttiki Eguna ispatuko dute irailaren 28an, larunbatean.

Larunbat goizeko 10:00etan kanpoko taldeei harrera eginen zaie. 10:30ean kalejirak hasiko dira, bakoitza bere ibilbidetik eta Legian, Agerran eta Burga plazan beraien emanaldiak eskainiko dituzte. Bertan gosalduko dute. 12:00etan Iamotenean elkartuko dira taldeak eta elkarrekin kalejiran joanen dira Altzateko plazara. Bertan jaialdia eskainiko dute 12:30ean. 16:00etan jolasak izanen dira parte hartzen duten haur guzientzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun