Nafarroako arpana txapelketa mistoa lehen aldiz jokatuko da irailaren 28an Igantzin

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 27a

Bederatzi bikote ariko dira lehian larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera

Nafarroako Herri Kirol Federazioak lehen aldiz antolatu du Nafarroako arpana txapelketa mistoa. Igantzin jokatuko da irailaren 28an, larunbat arratsaldeko 6etan eta bederatzi bikote ariko dira lehian, etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar ebaki egiten.

Parte hartzaileak hauek izanen dira:

- Julen Kañamares (Arostegi) eta Argiñe Bildarraz (Aldatz)

- Ainhoa Mazkiaran eta Bixente Mitxelena (Altsasu)

- Xabier Urrutia (Arraioz) eta Nerea Sorondo (Bera)

- Daniel Saldias (Elizondo) eta Amaia Garcia (Bera)

- Josetxo Barberena (Iraizoz) eta Ana Iraizoz (Eltso)

- Iñaki Barberena (Iraizoz) eta Ainhoa Iraizoz (Eltso)

- Mikel Eugi (Beunza) eta Itxaso Onsalo (Areso)

- Leire Astiazaran (Baztan-Bidasoako GKK) eta Julio Lukanbio (Arantza)

- Alberto Oteiza (Larrageta) eta Ana Lopez (Lezaun).

Txapelketa honetaz gain, Xabier Ariztegi etxalartarrakharrijasotze erakustaldia eskainiko du eta jaialdia bukatzeko herritarren arteko proba konbinatu desafioa jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun