Berako XXI Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen da igandean

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 27a

Txirrindulari helduek 35 eta 25 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran. Artxiboko argazkia

Helduek 35 eta 25 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran eta ttikienek ere ibilbide laburra izanen dute

Gure Txokoa elkarteak antolatutako Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiaren 21. Edizioa eginen da irailaren 29an, igandean. Hiru ibilbide izanen dira aukera, bi helduentzako eta bertzea ttikienendako.

Gure Txokoa elkarteak antolatutako Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiaren 21. Edizioa eginen da irailaren 29an, igandean. Hiru ibilbide izanen dira aukera, bi helduentzako eta bertzea ttikienendako.

Ttikienak Postas ingurutik abiatuko dira eta Matzadako futbol zelaian izanen dute helmuga. Helduek 25 eta 35 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran. Goizeko 10:00etan abiatuko dira Matzadatik eta Sarraia, Postas, Manttale, Ibardin, Benta Gorria eta Usategietan barna ibiliko dira hasieran. Hemendik, ibilbide laburrekoek Zumalku aldera jautsiko dira, Illekuetan barna berriz ere futbol zelaian helmugaratzeko. Ibilbide luzekoek, aldiz, Landagaita aldera joko dute eta Lizuniaga, tiro zelaia eta Ardanbiden barna joanen dira Matzadara.

Izen ematea futbol zelaian bertan egiten ahal da igande goizeko 8:30etik aitzinera. Federatuek eta Gure Txokoako bazkide direnek 10 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabekoek edo elkarteko bazkide ez direnek 15 euro. Ttikienek 5 euro ordainduko dute. Izena ematen duten lehen 250 txirrindulariek oparia jasoko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun